Zure enpresan euskara klaseak antolatuz lankideen gaitasunak emendatuko dituzu, egituraren baloreak sakonduko dituzu, lurraldearen bizian parte hartuko duzu eta lantaldearen kohesioa hobetuko duzu.
IKUSI TA IKASIk Qualiopi labela lortu duenez, gure formakuntzak zure OPCO-aren bidez finantza ditzakezu.
1500 € parte hartzaileka (OPCO-en baldintzen arabera)
60 ordu, ordu eta erdiko 40 saiotan banatuta
Gehienez bost parte hartzaile taldeka. Maila berdineko taldeak osatuko dira.
Gurekin harremanetan sar zaitez
-Baldintzak: Euskarazko B1 maila izaitea
-Publikoa: Euskara ikasi eta lan-eremuan erabili nahi duen donor
-Antolaketa: Enpresaren egoitzan astero emandako formakuntza
– Lan-eremuan Euskaraz hitz egiteko eta Euskara ulertzeko gaitasunak hobetu
– Gramatikaren ezagutza eta auto-zuzenketa gaitasunak garatu
– Lan-alorreko lexikoa garatu
-Irakasbidea: formakuntza euskarriak, joko eta ariketak, etxeko lana
-Baliabide teknikoak : formakuntza-euskarriak, formakuntzetako gela (bideoa, Paperboard, Wi-Fi konekzioa)
-Ebaluazioaren baldintzak : tailerrak antolatuko dira ezagutzen jabetzea baieztatzeko. Formakuntzaren bukaeran ebaluazio orokor bat antolatuko da helburuen lorpena baieztatzeko. Horren ondotik formakuntza agiriak banatuko dira.
-Antolatze epea: formakuntza 4 asteko epean emanen da gehienez, finantzaketa eskaeren arabera.
-Neurri bereziak: Formakuntza denei bideratzen da. Laguntza edo behar berezi bat baldin baduzu zure zailtasunari dagokion antolaketa berezia aurkitu dugu. Horretarako gurekin harremanean sartu.
Formakuntzaren programa eskuratzeko
Gure Salmenta-Baldintza Orokorrak kontsultatzeko