EGA azterketarako prestaketa (C1)

Zure enpresan euskara klaseak antolatuz lankideen gaitasunak emendatuko dituzu, egituraren baloreak sakonduko dituzu, lurraldearen bizian parte hartuko duzu eta lantaldearen kohesioa hobetuko duzu.

IKUSI TA IKASIk Qualiopi labela lortu duenez, gure formakuntzak zure OPCO-aren bidez finantza ditzakezu.

Euskara formakuntza- Hobekuntza taldea

Prezioa

1500 € parte hartzaileka (OPCO-en baldintzen arabera)

Iraupena

60 ordu, ordu eta erdiko 40 saiotan banatuta

Participants

Gehienez bost parte hartzaile taldeka. Maila berdineko taldeak osatuko dira.

Calendrier

Gurekin harremanetan sar zaitez

PUBLIKOA

-Baldintzak: Euskarazko B1 maila.

-Publikoa: C1 maila lortu nahi duen edonor.

-Antolaketa: Enpresaren egoitzan astero emandako formakuntza

HELBURUA

Honako gaitasunak baieztatzen dituen C1 mailako azterketa gainditzea:

-Testu luze eta zailak ulertu; adierazpen inplizituak konprenitu.

-Berez eta zalantza gehiegirik Gabę adierazpenak egin.

-Hizkuntza malgutasunez eta manera eraginkorrean erabili arlo sozial, profesional eta akademikoetan.

IRAKASBIDEA

-Irakasbidea: Lan-egoerako elkarrizketa, formakuntzarako euskarri numerikoak, ariketak eta zuzenketak, ordubeteko asteroko etxeko lana, aplikazio numerikoa (Quizlet), bideoak (Youtube).

-Baliabide teknikoak : Formakuntzarako gela (bideoa, Paperboard, Wi-Fi konekzioa)

-Ebaluazioaren baldintzak : Tailerrak antolatu eta galdetegiak (Google Form) igorriko dira ezagutzen jabetzea baieztatzeko. Formakuntzaren bukaeran ebaluazio orokor bat antolatuko da helburuen lorpena baieztatzeko. Horren ondotik formakuntza agiriak banatuko dira. Ikasleak EEPren “Euskararen Gaitasuna egiaztatzeko C1 agiria” aurkezten ahalko du (2022/09/29tik Errepertorio Berezian indarrean den RS6106 egiaztapena).

INFORMAZIOA GEHIGARRIAK

-Formakuntza antolatzeko epea: formakuntza 4 asteko epean emanen da gehienez, finantzaketa eskaeren arabera. Formakuntza segitzeko eskubiderik ez.

-Ordainketa: Enpresak formakuntzaren prezio osoa ordainduko du. OPCOari eskaera egin diezioke gastua osorik edo partez estal diezaion. Azterketaren ordainketa formatzailearen gain.

-Neurri bereziak: Formakuntza denei bideratzen da. Laguntza edo behar berezi bat baldin baduzu zure zailtasunari dagokion antolaketa berezia aurkitu dugu. Horretarako gurekin harremanean sartu

-Egiaztapena : Ikasleen % 40k egiaztapena lortzen du. Konpetentzia-bloke eta pasabiderik gabeko formakuntza. Euskal Autonomia Erkidegoko HABE egiaztapenaren baliokidea. Ikasleak ibilbidea segi dezake C2 egiaztapenarekin, ikasketak segitzeko dretxorik gabe. Irtenbide profesionalak irakaskuntzan edo zeharkako gaitasuna.

DOKUMENTU ETA XEHETASUNAK

Formakuntzaren programa eskuratzeko

Gure Salmenta-Baldintza Orokorrak kontsultatzeko