Datu pribatuekiko jarduera

2022/01/04-ean eguneratua

Datu pribatuak bermatzeko araudi orokorra

Aintzin solasa

Langintzaren karietara, Baionako 8 Thiers karrikan egoitza soziala duen IKUSI TA IKASI enpresak datua pribatuak biltzen eta tratatzen ditu. IKUSI TA IKASI-k bizi pribatuaren errespetuari garrantzi handia emaiten dio, datuak modu arduratsu eta konfidentzialean baizik ez ditu erabiltzen.

Datu pertsonalak

https://ikusitaikasi.com web orrialdean bi datu mota biltzen dira : 
-Zuzenean bidalitako datuak. Datu hauek harremanetan sartzeko orriaren bitartez edo mailez bidalitako datuak dira. Harremanetan sartzeko orrian “izena eta abizena”, “enpressa edo erakundea” eta “email” alorrak derrigorrez bete behar dira. Emandako informazioen jabe jarraitzen duzue eta IKUSI TA IKASI-k beste bati ezingo ditu saldu. Zuengandik jasotako eta bildutako informazioak konfiantzazko komunikazio harremanetan baizik ez dira erabiliko.

-Automatikoki bildutako datuak. Bisiten karietara, baimena eman ezkero, “web analytics” moldeko informazioak biltzekoak gara. Datu hauek nabigazioarekin, kontsulten iraupenarekin, zuen IP helbidearekin edo nabigatzailearekin dagokiote. Datuak cookie programen bidez biltzen ditugu.

Datuen erabilera

Zuzenean emandako datuak zuekin harremanetan sartzeko edo zuen beharrei erantzuteko erabiltzen ditugu. “Web analytics” datuak Google Analytics-ek anonimotasunez biltzen ditu, eta azken web orrialdearen erabilera eta kontsultak neurtzeko, hala nola menturazko akatsen zuzentzeko baliatzen ditugu. Datu hauen arduraduna den IKUSI TA IKASI-k erabiliko ditu, eta ez ditu beste bati salduko edo aipatu gabeko modu batean baliatuko.

Lege oinarria

Datu pertsonalak erabiltzailearen baimena jaso orduko baizik ez dira bilduko. Baimen hori behar bezala eskuratzen da (doakion laukiari hozka egiten duzuelarik).

Datuen kontserbazio epea

IKUSI TA IKASI-k datuak gehienez hiru urtez kontserbatuko ditu. Kontrako eskaerarik izan ezik epe honen buruan datuak ezabatuko ditugu.

Cookie-eri dagokionez, 13 hilabetez kontserbatuko ditugu. Zuen cookie-en kontserbazioa baimentzea eskatuko dizuegu, kontserbazio epe pasa orduko gure web orrialdean itzuliko zaretelarik.

Cookie-ak

Hauek dira gure web orrialdeak baliatzen diluent cookie-ak: Cookies Google Analytics : Web analytics.

WordPress « GDPR Cookie Consent » gehigarria: azken horrek cookie-en onarpena gogoan atxikitzen du ondoko bisitetan ez trabatuarren.

Datu pertsonalekiko dretxoak

Zuen datu pertsonala guztien kontsultatzeko, aldatzeko edo ezabateko dretxoa daukazue. Zuen datuak erabiltzeko baimena ezeztatu dezakezue.

Datu pribatuen ordezkaria

Gure datu pribatuen ordezkaria :

Mr Xabi CASTORENE – Email : xabi@ikusitaikasi.com