Zure enpresan euskara klaseak antolatuz lankideen gaitasunak emendatuko dituzu, egituraren baloreak sakonduko dituzu, lurraldearen bizian parte hartuko duzu eta lantaldearen kohesioa hobetuko duzu.
IKUSI TA IKASI-k Qualiopi labela lortu duenez, gure formakuntzak zure OPCO-aren bidez finantza ditzakezu.
1500 € parte hartzaileka (OPCO-en baldintzen arabera)
60 ordu, ordu eta erdiko 40 saiotan banatuta
Gehienez bost parte hartzaile taldeka. Maila berdineko taldeak osatuko dira.
Gurekin harremanetan sar zaitez
-Baldintzak: Euskarazko A1.1 maila
-Publikoa: A1.2 euskarazko maila lortu nahi duen edonor
-Antolaketa: presentziazko edo distantziazko formakuntza, enpresa bakar edo talde batentzat emana. Presentziazko formakuntzak gela egokietan eginen dira, zure enpresatik hurbil.
Honako gaitasunak ematen dituen A1.2 maila lortzea :
– Perpaus bakunak eta eguneroko biziarekin ikustekoa duten esamolde arruntak ulertu (adibidez informazio pertsonalak edo familiarekin lotuak, erosketak, lana, eta abar)
– Gai arrunt eta usaiakoei buruzko informazio trukaketa sinple eta zuzena baizik eskatzen ez duten ekintzak komunikatzeko gai izan
– Baliabide sinpleekin norberaren formazioa eta ingurumen hurbila deskribatzen jakin eta oinarrizko beharrekin ikustekoa duten gaiak aipatu.
-Irakasbidea: formakuntza euskarriak, joko eta ariketak, etxeko lana
-Baliabide teknikoak : formakuntza euskarriak, formakuntza gela (bideoa, Paperboard, Wi-Fi konekzioa)
-Ebaluazioaren baldintzak : tailerrak antolatuko dira ezagutzen jabetzea baieztatzeko. Formakuntzaren bukaeran ebaluazio orokor bat antolatuko da helburuen lorpena baieztatzeko. Horren ondotik formakuntza agiriak banatuko dira.
-Antolatze epea: formakuntza 4 asteko epean emanen da gehienez, finantzaketa eskaeren arabera.
-Neurri bereziak: Formakuntza denei bideratzen da. Laguntza edo behar berezi bat baldin baduzu zure zailtasunari dagokion antolaketa berezia aurkitu dugu. Horretarako gurekin harremanean sartu.
Formakuntzaren programa eskuratzeko
Gure Salmenta-Baldintza Orokorrak kontsultatzeko