




Zure enpresan euskara klaseak antolatuz lankideen gaitasunak emendatuko dituzu, egituraren baloreak sakonduko dituzu, lurraldearen bizian parte hartuko duzu eta lantaldearen kohesioa hobetuko duzu.
IKUSI TA IKASI-k Qualiopi labela lortu duenez, gure formakuntzak zure OPCO-aren bidez finantza ditzakezu.
1. Euskara formakuntza- A1.1 Hasiberri maila
Prix
1500 euros parte hartzaileka
Iraupena
80 ordu, bi orduko 40 saiotan banatuta
Parte hartzaileak
Gehienez bost taldeka.Maila bereko taldeak osatuko dira
Egutegia
Gurekin harremanetan sar zaitez
PUBLIKOA
-Baldintzak: Baldintzarik ez.
-Publikoa: Euskara ikasi nahi duen edonor.
-Antolaketa: presentziazko edo distantziazko formakuntza, enpresa bakar edo talde batentzat emana. Presentziazko formakuntzak gela egokietan eginen dira, zure enpresatik hurbil.
HELBURUAK
Honako gaitasunak ematen dituen A1.1 maila lortzea :
-Usaiako eta eguneroko esamoldeak jakin eta erabili, behar zehatzak betetzeko adierazpenak barne
-Norbaiten edo norberaren burua aurkeztu
-Norbaiti buruzko galderak pausatu eta molde bereko galderei erantzuteko gai izan
-Sinpleki komunikatu solaskideak emeki, argiki eta borondate onez hitz egiten badu
IRAKASBIDEA
-Irakasbidea: Lan-egoerako elkarrizketa, formakuntzarako euskarri numerikoak, ariketak eta zuzenketak, ordubeteko asteroko etxeko lana, aplikazio numerikoa (Quizlet), bideoak (Youtube).
-Baliabide teknikoak : Formakuntzarako gela (bideoa, Paperboard, Wi-Fi konekzioa)
-Ebaluazioaren baldintzak : Tailerrak antolatu eta galdetegiak (Google Form) igorriko dira ezagutzen jabetzea baieztatzeko. Formakuntzaren bukaeran ebaluazio orokor bat antolatuko da helburuen lorpena baieztatzeko. Horren ondotik formakuntza agiriak banatuko dira.
INFORMAZIO GEHIGARRIAK
-Formakuntza antolatzeko epea: formakuntza 4 asteko epean emanen da gehienez, finantzaketa eskaeren arabera. Formakuntza segitzeko eskubiderik ez.
-Ordainketa: Enpresak formakuntzaren prezio osoa ordainduko du. OPCOari eskaera egin diezaioke gastua osorik edo partez estal diezaion.
-Neurri bereziak : Formakuntza denei bideratzen da. Laguntza edo behar berezi bat baldin baduzu zure zailtasunari dagokion antolaketa berezia aurkituko dugu. .
EDUKI PEDAGOGIKOA
DOKUMENTU ETA XEHETASUNAK
Formakuntzaren programa eskurateko
Gure Salmenta-Baldintza Orokorrak kontsultatzeko
