Euskara ikasi

Heldua izan arren Euskara ikasi daiteke. Metodo esberdinak baliatu daitezke: bakarrik, ikastoro bidez, taldeko klase edo klase partikularren bidez.

Hiru urte bear dira adierazpen autonomia emaiten duen hizkuntza maila lortzeko, beste Hiru C1 maila erdiesteko.

Maila hori lasterrago lortu daiteke sortu berri diren metodo intentsiboen bidez. Beste pertsona batzuk denbora gehiago hartu nahi dute ikasteko plazerra lehenesteko.

Zein dira zure helburuak ?

Zein da zure motibazioa ?

Zein dira zure nahiak ?

IKUSI TA IKASI zure beharren zain jartzen da ibilbide egokia antolatzeko !

Hizkuntzen Europear Eredu Esparrua

Europako Kontseiluak 2001-an argitaratutako Hikuntzen Europear Eredu Esparruak norberaren hizkuntza maila definitzen du, arlo esberdinetan garatzen diren gaitasunen arabera.

IKUSI TA IKASI-ren formakuntzek Hizkuntzen Europear Eredu Esparruarekin lotutako zertifikazioak baliatzen dituzte.

CECRL Maila Sailkapena Gaitasunak
Oinarrizko erabiltzailea (sarrera edo aurkikuntza maila) A1 – Usaiako eta eguneroko esamoldeak jakin eta erabili, behar zehatzak betetzeko adierazpenak barne
– Norbaiten edo norberaren burua aurkeztu
– Galderak norbaiti pausatu eta molde bereko galderei erantzuteko gai izan
– Sinpleki komunikatu solaskideak emeki, argiki eta borondate onez hitz egiten badu
Oinarrizko erabiltzailea (erabilpen maila) A2 – Esaldi bakartuak eta eguneroko biziarekin ikustekoa duten esamolde arruntak ulertu (adibidez informazio pertsonalak edo familiarekin lotuak, erosketak, lana, etab.)
– Gai arrunt eta usaiakoei buruzko informazio trukaketa sinple eta zuzena baizik eskatzen ez duten ekintzak betetzeko komunikatzeko gai izan
– Baliabide sinpleekin norberaren formazioa eta ingurumen hurbila deskribatzen jakin eta oinarrizko beharrekin ikustekoa duten gaiak aipatu
Erabiltzaile autonomoa (muga maila) B1 – Elkarrizketa baten puntu nagusiak ulertu, erabilitako hizkunta argia eta estandarra delarik eta gai arruntekin, hala nola lanarekin, eskolarekin, aisaldiarekin ikustekoa dutelarik
– Autonomoa izan bizitzako egoera gehienetan
– Gai arruntei eta gustuko arloei buruzko berbaldi sinple eta koherenteak egiteko gai izan
– Gertakari, esperientzia edo amets bat kondatu, esperantza edo helburu bat deskribatu, proeiktu edo ideia baten zergatiak edo adierazpenak laburki aurkeztu
Erabiltzaile autonomoa (maila aurreratu edo burujabea) B2 – Gai konkretu edo abstraktuei buruzko testu baten oinarrizko edukia ulertu, alor berezietako elkarriketak barne
– Euskaldun batekin hitz egin espontaneoki
– Gai mota desberdinei buruzko adierazpen argi eta zehatzak egin, aktualitatezko gai bati buruzko ikuspegi bat garatu eta aukera desberdinen alde onak eta txarrak aurkeztu
Erabiltzaile trebatua (autonomia maila) C1 – Testu luze eta zailak ulertu; adierazpen inplizituak konprenitu
– Berez eta zalantza gehiegirik gabe adierazpenak egin
– Hizkuntza malgutasunez eta manera eraginkorrean erabili arlo sozial, profesional eta akademikoetan
– Gai konplexuei buruzko adierazpen argi eta egituratuak garatu, diskurtsoaren antolakuntza, artikulazio eta kohesioaren hizkuntza tresnen menperatzea agerrarazi
Erabiltzaile trbatua (jabetasun maila) C2 – Irakurriko eta entzundako guztia arazorik gabe ulertu
– Manera koherentean laburbilduz ahozko eta idatzitako iturburuetatik jasotako argumentuak bihurtzeko gai izan
– Berezko adierazpenak egin, aisetasunez eta zehazki, gai konplexuekin ikustekoa duten zentzu nabardurak bereiztuz
Service-public.fr-etik hartua