Zure enpresan euskara klaseak antolatuz lankideen gaitasunak emendatuko dituzu, egituraren baloreak sakonduko dituzu, lurraldearen bizian parte hartuko duzu eta lantaldearen kohesioa hobetuko duzu.
IKUSI TA IKASI-k Qualiopi labela lortu duenez, gure formakuntzak zure OPCO-aren bidez finantza ditzakezu.
1500 euros parte hartzaileka (OPCO-en baldintzen arabera)
60 ordu, ordu eta erdik 30 saiotan banatuta
Gehienez bost taldeka.Maila bereko taldeak osatuko dira
Gurekin harremanetan sar zaitez
-Baldintzak: Baldintzarik ez.
-Publikoa: Euskara ikasi nahi duen edonor.
-Antolaketa: presentziazko edo distantziazko formakuntza, enpresa bakar edo talde batentzat emana. Presentziazko formakuntzak gela egokietan eginen dira, zure enpresatik hurbil.
Honako gaitasunak ematen dituen A1.1 maila lortzea :
-Usaiako eta eguneroko esamoldeak jakin eta erabili, behar zehatzak betetzeko adierazpenak barne
-Norbaiten edo norberaren burua aurkeztu
-Norbaiti buruzko galderak pausatu eta molde bereko galderei erantzuteko gai izan
-Sinpleki komunikatu solaskideak emeki, argiki eta borondate onez hitz egiten badu
-Irakasbidea: formakuntza euskarriak, joko eta ariketak, etxeko lanak
-Baliabide teknikoak : formakuntza euskarriak, formakuntza gela (bideoa, Paperboard, Wi-Fi konekzioa)
-Ebaluazioaren baldintzak : tailerrak antolatuko dira ezagutzen jabetzea baieztatzeko. Formakuntzaren bukaeran ebaluazio orokor bat antolatuko da helburuen lorpena baieztatzeko, horren ondotik formakuntza agiriak banatuko dira.
-Antolatze epea: formakuntza 4 asteko epean emanen da gehienez, finantzaketa eskaeren arabera.
-Neurri bereziak : Formakuntza denei bideratzen da. Laguntza edo behar berezi bat baldin baduzu zure zailtasunari dagokion antolaketa berezia aurkituko dugu. .
Formakuntzaren programa eskurateko
Gure Salmenta-Baldintza Orokorrak kontsultatzeko