




Zure enpresan euskara klaseak antolatuz lankideen gaitasunak emendatuko dituzu, egituraren baloreak sakonduko dituzu, lurraldearen bizian parte hartuko duzu eta lantaldearen kohesioa hobetuko duzu.
IKUSI TA IKASIk Qualiopi labela lortu duenez, gure formakuntzak zure OPCOaren bidez finantza ditzakezu.
Euskara formakuntza- Hobekuntza taldea
Prezioa
1500 € parte hartzaileka (OPCO-en baldintzen arabera)
Iraupena
60 ordu, ordu eta erdiko 40 saiotan banatuta
Participants
Gehienez bost parte hartzaile taldeka. Maila berdineko taldeak osatuko dira.
Calendrier
Gurekin harremanetan sar zaitez
PUBLIKOA
-Baldintzak: Euskarazko A2.2 maila.
-Publikoa: B1 maila lortu nahi duen edonor.
-Antolaketa: Enpresaren egoitzan astero emandako formakuntza
HELBURUA
Honako gaitasunak baieztatzen dituen B1 mailako azterketa gainditzea:
-Elkarrizketa baten puntu nagusiak ulertu, erabilitako hizkuntza argia eta estandarra delarik eta gai arruntekin, hala nola lanarekin, eskolarekin, aisialdiarekin ikustekoa dutelarik.
-Autonomoa izan bizitzako egoera gehienetan.
-Gai arruntei eta gustuko arloei buruzko berbaldi sinple eta koherenteak egiteko gai izan.
-Gertakari, esperientzia edo amets bat kontatu, esperanza edo helburu bat deskribatu, proiektu edo ideia baten zergatiak edo adierazpenak laburki aurkeztu.
IRAKASBIDEA
-Irakasbidea: azterketaren artxiboak, lan personala, aplikazio numerikoa.
-Baliabide teknikoak : formakuntza-euskarriak, formakuntzetako gela (bideoa, Paperboard, Wi-Fi konekzioa)
-Ebaluazioaren baldintzak : tailerrak antolatuko dira ezagutzen jabetzea baieztatzeko. Formakuntzaren bukaeran ebaluazio orokor bat antolatuko da helburuen lorpena baieztatzeko. Horren ondotik formakuntza agiriak banatuko dira.
Ikasleek azterketa profesionaletan aurkezteko aukera izango dute.
INFORMAZIOA GEHIGARRIAK
-Antolatze epea: formakuntza 4 asteko epean emanen da gehienez, finantzaketa eskaeren arabera.
-Neurri bereziak: Formakuntza denei bideratzen da. Laguntza edo behar berezi bat baldin baduzu zure zailtasunari dagokion antolaketa berezia aurkitu dugu. Horretarako gurekin harremanean sartu.
DOKUMENTU ETA XEHETASUNAK
Formakuntzaren programa eskuratzeko
Gure Salmenta-Baldintza Orokorrak kontsultatzeko